2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

111. saioa - Itzelezko "Quiz" lehiaketa.

 

 Ekintzen barrua, jokuek harrera on samarra izaten dituzte. Lehia dela, ikasteko aukera dela, astia, era arin baten igarotzeko dela, jarraipen ona izaten dituzte. Lehiaketak antolatzeko modurik errezenetako bat, "Quiz" tankerako jokoena da. Galdera - erantzunen formatua jarraipen egokiak izaten dituzte, unean- uneko arreta besterik eskatzen ez dutelako, eta norberaren gaitasuna. Galderak gaika sailkatuta, gai horietan, lehiakideen artean, "adituena" nor den nabarmendu daiteke. Jokoek partaide berriak erakartzeko aukera ematen dute. Leku egokietan iragarrita, oso deigarria izan daitezke. Egun horretan, Bergarako Karmelo eta Zeberioko Leire ezagutu genituen. Hamabi partehartzaile lehian egon ziren.

 Lehengo gaia, geografiaren ingurukoa izan zen, "Munduko Hiriburuak", hain zuzen.  "Riga, zein estatuko hiriburua da?", "Zen da hegoalderago dagoen estatuko hiriburua?", "Brasileko hiriburua, zein da?", "Paris, zein ibaik zeharkatzen du?", ... tankerako galderak egin ziren. Garailea, kasu honetan, Alacanteko Carlos izan zen. Gero, berak geografia oso gogoko zuela aitortu zigun.


 

 Bigarren galdera - sortan, nazioartean ezagunak antzezleak bereiztu behar ziren. Ezagunenen artean, Julia Roberts, Clint Eastwood, Leonardo DiCaprio, Enma Watson agertu ziren. Jokuari nolabaiteko maila emateko, hain ezagunak ez ziren, beste batzuk plazaratu ziren, hala nola, Sophie Turner, Lupita Nyong'o, Lena Headey, ... Bigarren honetan, irabazlea Victoria izan zen. Estatu batuetan bizi denez, "Star system" hori, ezagunagoa izan dezake.


 

 Azken multzoa, "Euskal Musika"ren inguruko galderek osatu zuten. azken atal honetan, lehia ez ezik, musika ona entzuteko aukera izan genuen. Musika eta talde mota anitzak agertu ziren, hala nola, klasikoak (Benito Lertxundi, Xabier Lete), gaur egungoak (Huntza), Rockaren sasoikoak (Zarama, Delirium Tremens), erromantikoak (Lugarri, Sorotan Bele) eta abar. Azken honetan, saria Zeberioko Leirek eraman zuen.

Leire, eskuratutako sariarekin.
 

 Jagi Hadi Mundura elkarteak eskerrak eman nahi dizkie partartaideei, eta antolatuko diren hurrengo jokoetan, jende orori parte hartzea eskeini nahi dizue. Jokalari, erronka onar ezazu!


Oier Zorrontza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina