2022(e)ko abenduaren 25(a), igandea

AURTENGO AZKEN SAIOA.

 

URTEKO AZKEN SAIOA

(asteartea, 2022.eko abenduaren 20a)

 


Gaurko saioa hainbat arrazoiengatik berezia izan da.

Lehenik eta behin, 2022.eko azken saioa izan da. Jende-kopuruari begiratzen badiogu arrakastatsua izan dela esan genezake, 12 bat pertsona elkartu baikara.

Aintzat hartzekoa da ere, ‘hemengaude.eus’-eko Iñaki Goikoetxea eta Maialen Lopez gurekin egon direla bere egitasmoa azalduz eta gurekin une polit bat igaroz. Gure artean edukitzea, guretzat ohore bat izan da. Maialen eta Iñaki irundarrak dira. Beraien zeharkaldian, egunotan Montevideon daude, eta gure taldekide batzuri bisitaldia egin diete, Sara Salterain barne.

Zertan datza euren egitasmoa? Zazpi hilabetean zehar, auto zahar samar batekin, Hego Amerika zeharkatzen dabiltza, euskaldunen txokoen bila, baina baita naturguneak, toki historikoak, gizateriaren ondarea diren tokiak eta monumentuak ere beraien helburu izango dira. Euren helburua, Hego Amerikako euskaldunen istorioak eta idiosinkrasia zabaltzea da, sare sozial ezberdinen bitartez. Horretarako bi minututako bideo laburrak sortzen dituzte.

Gaur egun, dena ondo doakiela adierazi digute. Ez dute egoera deserosorik bizi izan eta Covid gaixotasuna ere ez dute jasan izan. Aupa bikote! Bidaiaz gozatu!

Argitaratu berri dugun, gure “Hitzetatik harago” liburuaren berri onak komentatu ditugu:

·  * Liburua Durangoko azokarako kaleratu zen, 18€ren truke salgai dagoelarik.

* Sareetan, PDF formatuan zabaldu dugu, Creative Commons lizentziarekin.

  
* Liburua bera, YouTube-n ikus-entzungai egongo da (sortzaileek osatutako audiobisual batean), nahi duenarentzat eskuragarri, CC-en lizentzia aintzat hartuta.

Bideo-deia bata besteari hurrengo urterako onena opatuz eta hurrengo urtera arte agurtuz amaitu dugu.

Gaurko saioan, honako hauek parte hartu dugu: Gorka, Ainara, Alvaro, Oier, Charo, Luis, Mari Jose, Andrea, Sara, Maialen, Iñaki eta Javier.

Hurrengo saioa, 2023.eko urtarrilaren 7an izango da. Egun horretara arte! 'SORIONEKU' 2023!

MERTZI. ESKERRIK HANITX. ESKERRIK ASKO. MILA ESKER.

 

  Javier Amadoz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina