Charo Diez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Charo Diez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko abuztuaren 28(a), igandea

HITZETATIK HARAGO gure liburua

 Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualaren bigarren urteurrena dela eta, taldeko lagunoi liburu bat ateratzea otu zitzaigun. Liburuak "Hitzetatik harago"  izena du, eta kaleratu dadin irrikan gaude. 

Liburuaren azalean Asisko Urmenetaren ilustrazioa agertuko da, eta kontrazalean Alfredo Laborderena. Barruan, Mintzaneteko proiektuaren arduradunak, Ritxi Lizartzak, hitzaurrean, elkartearen berri ematen du, lehenik. Orrietan barrena, hogeita hamahiru taldeko partaideen hitzak eta, hitz horiek euskararekin lotzearen arrazoia irakurriko dugu. Hitz bakoitzari Txaro Diezek eta Andrea Bellak eginiko marrazkiak aurkituko ditugu.  

Hitzak izateaz gain, hitz horiekin sortutako bertsoak azalduko dira liburuan, Jalgi Hadi Mundura bertsozaleen taldean egindakoak (Anik, Todorrek, Oierrek, Andreak eta Andonik). Azkenik, liburuari amaiera emateko, Ainara Maiak eginiko gibel-solasa izango dugu.

Gainera, Youtuben, taldeko kanalean, hitzak eta bertsoak entzuteko aukera izango dituzue, Javier Amadozek egina. 

. 



Andrea Uruguai

2022(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

2. Urteurrena


 Jalgi Hadi Mundua gure elkartearen bigarren urteurrenaren ospakizuna, apirilaren 3a, Korrikarekin uztartu nahi dugu aurten. Hartara, Korrika 22ren leloa "hitzekin" geure eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu du, hitz hura zergatik aukeratu duen azalduz. 



Gerora, hitz guztiekin "Hitzetatik harago" izenburua izango duen liburuxka argitaratzea da asmoa. Haren azalean Asisko Urmenetak eginiko ilustrazioa agertuko da. Barruan, Mintzaneteko arduraduna den Ritxi Lizartzak, hitzaurrean, elkartearen nondik-norakoak ezagutzera emango ditu lehenik. Orrietan barrena, berriz, bakoitzari dagokion azalpen testuarekin batera hitzak aurkituko ditugu Txaroren eta Andrearen marrazkiez apaindurik. Azkenik, Ainararen eskutik atzehitza edo gibel-solasa . Gainera, hitzekin sortutako testuez eta bertsoen (Ani, Todor, Oier, Andrea eta Andoni) audioez osaturiko CD bat ere erantsita joango da. Azken hau Jabik egingo du. 

Urteurrenaren aitzakian saio berezia burutu genuen apirilaren 3an, igandez, beti bezala EHko 7etan. 

                                                                                                              Andoni (Artziniega)