2022(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

2. Urteurrena


 Jalgi Hadi Mundua gure elkartearen bigarren urteurrenaren ospakizuna, apirilaren 3a, Korrikarekin uztartu nahi dugu aurten. Hartara, Korrika 22ren leloa "hitzekin" geure eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu du, hitz hura zergatik aukeratu duen azalduz. 

Gerora, hitz guztiekin "Hitzetatik harago" izenburua izango duen liburuxka argitaratzea da asmoa. Haren azalean Asisko Urmenetak eginiko ilustrazioa agertuko da. Barruan, Mintzaneteko arduraduna den Ritxi Lizartzak, hitzaurrean, elkartearen nondik-norakoak ezagutzera emango ditu lehenik. Orrietan barrena, berriz, bakoitzari dagokion azalpen testuarekin batera hitzak aurkituko ditugu Txaroren eta Andrearen marrazkiez apaindurik. Azkenik, Ainararen eskutik atzehitza edo gibel-solasa . Gainera, hitzekin sortutako testuez eta bertsoen (Ani, Todor, Oier, Andrea eta Andoni) audioez osaturiko CD bat ere erantsita joango da. Azken hau Jabik egingo du. 

Urteurrenaren aitzakian saio berezia burutu genuen apirilaren 3an, igandez, beti bezala EHko 7etan. 


                                                                                                              Andoni Artziniega



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina