2022(e)ko urtarrilakren 11(a), asteartea

MUGARRI DEN EGUNA.

MUGARRI DEN EGUNA.

 

Atzokoa taldearentzat garrantzitsua zen eguna izan zen, nire ustez. Taldekideak, lagunak noski, bata bestearen alboan egoteko aukera izan genuen, pantailatik harago. Gehienak, elkarrekin behin edo bitan egonda, beste batzuk hori ere ez. Hortaz, askorentzat une alaia izan zen. Azken finean, bazkaria elkarrekin egiteko asmoa, aitzakia besterik ez zen.


 Eguraldi petral baten azpian, mahai-lagunak heldu zirenerako, bazkaria ia prest zegoen. Bazkaltzeko entsalada eta bakailaoa izan genuen, baita  parte hartzaile batek ekarritako enpanadak. Dena jan zen. Azkenburukoetan, han agertu ziren tarta  (ohian beltzekoa) eta pastela (euskal pastela), hainbat polboroi eta frutekin. Honek dagoeneko ezin izan genituen amaitu. Gehiegi ziren. Kafea ateratzeko orduan, gure “tabernariak” oso ebaki gozoak egin zituen, baina hurrengo kafeak ateratzeko orduan, ehotzeko makina ez zebilela konturatu ginen. Hortaz, geratzen ziren aukera bakarrak, infusioak edo poltsako kafeinagabeko kafea zen!

Mahaikideak.
 
JALGI HADI MUNDURAko partaideak.

 Giroak gora egiten hasi zen eta, aparatu ezberdinak erabilita, nolabaiteko karaokea burutu zen. Agian, txoko baten paradigmatik urrutien geratzen den ekintza da, baina zinez, denak euskal abestiak izan ziren. Baten bat arrantzaka, gehienak gozo kantatuz, euskal klasikoen nolabaiteko berrikusketa bat burutu genuen.

 

Karaokean.

Gero baten bateri hain ezaguna den taldeko dinamika jokoa burutzea bururatu zitzaion hau da, penduluarena. Batzuk zalantzati, besteak ziur, azkenean denok erdigunetik pasatu ginen.

 

Behin ilundu zuenean, beti gertatzen den bezala, lehenengo lagunak agur esaten hasi ziren, eta nolabait, bazkariaren ekitaldiari amaiera ematen hasi. Azken taldetxoa, Durangora azken zurruta egitera joan ginen. Gero, pena handiz, baina sentipen gozo batekin, bata bestea agurtu genuen, besarkada bero eta estuekin, hurrengoa noiz izan daitekeen galdetuz.

 

Agur lagunak eta hurrengora arte!


Oierrek Zorrontzatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina