1- Argia egunero, 2- Uda iritsi eta,
zabaltzen mundura. badator bidaia.
Bero ematen eta, Eskolak itxiteko,
denontzat lilura. hauxe da garaia.
Asmatu nahi baduzu, Kanpoan egotea,
begira zerura. hori gure nahia.
Ni nauzu hor zintzilik Itzultzea zaila da,
nagon izar hura. (Andrea) ez bada erregaia.
3-Itxasoa xurgatuz, 4-Sentimendu hau sarritan dugu,
badoa zerura. erakarpen lez entzuna.
Gero euria dakar, Baina behardu, egiaz bada,
berdetuz natura. ekintzen betekizuna.
Udako beroetan, Ondo joanez izaten du, bai,
nahi dugu guk hura. baita ere erantzuna.
Eta eskas denean, Elkar maitatuz eratzen baita,
badugu ardura. (Ani) sarritan elkartasuna. (Ani)
5- Paisaia dastatzeko, 6-Garai latzetan agertzen ohi den,
beharrezko gunea. benetako makulua.
Ezin alperrik galdu, Talde handian bidaiatzean,
halako unea. dagoen estimulua.
Urrun begiratzeko, Hurkoa denez, beharko luke,
dago abagunea. ezarria titulua.
Muino gainean dago, Egiarekin erantzuteko,
erakusgunea. (Oier) beldur ez den ispilua. (Oier)
7- Higandik jaso dudan guztia, Zutik egoten ez banaun/k gauza,
ez dun ez, gauza erkina. hihaiz niretzat behegaina.
Niretzat beti erakusten dun/k, Ta bihotzaren negu hotzetan,
borondate bukaezina. hire beroa ordaina.
Behin edo behin jota banagon/k, Atsekabean ta nahigabean,
halako giza-hondakina. laguntzen naun/k kentzen mina.
Orduan ere nire alde hago, Aurreko hori ondo irakurri,
txeratsu adiskide fina. ha baita pista bikaina. (Andoni)