ITXURAREN
ERALDAKETA
Aldaketa arinak.
Itxura da bestearen aurrean
norberak erakusten duen lehenengo ezaugarria, begietatik sartzen dena, eta
zuzenean burmuinera doana. Horrek, gure izaerari lotuta, hau da, ezezagunaren
aurrean erne egon beharrarekin batera, askotan aurreiritzi eta aurre-epaiketa
batzuk sortzea dakar. Esate baterako, enpresa batek norbait kontratatu nahi
duenean, sarri askotan, gehienetan ez esatearren, hautagaien argazkia eskatzen
dute, lehenengo baheketa egiteko asmoz. aldiz, bere irudiarekin ziur ez dauden
hautagaiak bere irudia ematen saihesten ahalegintzen dira.
Askok norberaren itxura, pertsona
horrek duen nortasunaren isla dela diote. Batzuk bestearengandik ezberdintzeko
erabiltzen dute, askatasun eta erabakitzeko gaitasunaren seinale, beste batzuk
ifrentzuan, talde baten barruan onartuak izateko, talde horren ezaugarrien
barruan egoten ahalegintzen dira.
Guzti honi denboraren faktorea
gaineratu behar zaio, gure itxura egonkorra ez delako. Gure gorputzak hazten
eta zahartzen doazen heinean, eraldatu egiten dira: azalak tximurtzen dira,
ilea erorten eta urdintzen da, … halabeharra da. Askotan aldaketok era natural
baten hartzen ditugu, bestetan, aldaketon ekiditen edo ostentzen ahalegintzen
gara, galduko dugun partida dela jakinda.
Azken hamarkadetan eman den
aldaketa generoaren arteko bateratze bat eman dela da, hein txiki batetan bada
ere. Gaur egun, ile luzedun gizonezkoak, ile laburdun emakumezkoak, arrakadadun
(beste gehigarri batzuen artean) gizonezkoak ikustea, ez da hain bitxia.
Gizonezkoek euren itxura gehiago zaintzen dute, azalaren hidrataziotik hasita
orrazkeraren zainketaraino.
Denboran zehar ematen diren
aldaketen barruan, ohikoena, batez ere gizonen artean, ilearen galtzearena
dago. Y kromosomari lotuta, emakumeek aldaketa hau jasatea ez da ohikoa, oso
adinekoa ez bada, edo egoera zailak bizi ez baditu. Talde barruan dauden
gizonezkoak ikusita, orokorrean, arazo hau gutxi jasan dutela esan behar da.
Gertaera honen aurrean, hainbat irtenbide daude. Lehen egiten zena, berezko
erorketa uztea zen. Gaur egun, oraindik gazte samarrak izanagatik galtzea
jasaten dutenen artean, askok buru osoa soiltzea erabakitzen dute. Gutxi batzuk
(gero eta gehiagok, ustez), iruditik bizi direnak askok, tenislari ezagun bat
tartean, ile-txertaketara joten dute.

Guztioi gertatuko zaiguna ilea
urdintzearena da. Arinago edo geroago gertatuko den zerbait da. Ohikoena
berrogeitakaz urterekin ilea urdintzen hastea da, melanozitoek euren
betebeharra galtzen dutelako, baina batzuengan funtzio hori arinago galtzen
dute, eta ilearen zuritzea azkarrago ematen da. Klasikoki, emakumeek ilea labur
mantendu eta tindatu egiten zuten, gizonezkoak aldiz, bere horretan uzten
zuten. Honek generoen arteko aldea iradoki dezake, emakumeek euren
gizon/senarrentzako “eder eta gazte” mantendu behar zirela. Azken urteetan, hau
aldatzen joan da. Gero eta emakume gehiago ile urdinduarekin ikusten dira, eta
gizonezko askok, euren ilea tindatzen dute. Gaztea izanagatik ere ilea
tindatzeko aukera dago, kolore anitzekin. Zer egon liteke honen atzean?
Ezberdindu nahi izatea, norbere burua aspergarritzat jotea eta aldatu nahi
izatea, edota artisten artean, berezkoa dela ezberdintzea, nabarmentzeko, batez
ere.
Alemanian badago joera bitxi bat
8-9 urteko neskatoak ilea oso luze uztea. Gizonezkoen artean ere, ile luzedun
alerik ikustea, ez da bitxia izaten. Gizonen artean ere, kontrako joera eman
da, hau da gorputza ilez bipiltzeko joera. Hasieran, kirolari batzuk egiten
zuten, hala nola txirrindulariak, igerilariak, boxeolariak, futbolariak, …
baina modan jarri den zerbait dela dirudi.
50-60ko hamarkadetan,
hondartzetara eguzkia hartzera joatea ohikoa bihurtu zen, eta beltzaran jarri
nahi izaten zen. Eguzkia hartzeak A eta D bitaminaren aktibatzea dakar eta
honek osasuntsuago egotea iradokitzen zuen. Kontutan hartu behar da, gizateria,
bigarren mundu gerraren ostean zegoela (Espainiako estatuan, guda zibilaren
ostean), eta sasoi oso gogorrak pasatu behar izan zituela, batez ere, goseteak
zirela eta. Pertsona batzuk beltzarantze hau muturrera eraman nahi izaten dute.
Azken hamarkadetan, Eguzki-izpien aurreko esposizioak azaleko minbizia eragin
dezakeela jakin da, izpi ultramoreek zeluletako material genetiko eraldatzen
dutelako, batik bat. Talde barruan, jendeak ez du bere azala beltzaraztea
bilatzen, batzuk berehala gorritzen direlako, besteak azal zuriak gogokoago
dituztelako. Azaleko minbizia zela eta pertsona bati aurpegia deformatu
zitzaiola aipatu izan da. Aipagarria da, nola aurreko gizaldietan, pertsonak
garrantzitsuak ahalik eta estalien joatea bilatzen zutelako, beltzaraztea
nekazal guneetako eta kalean lan egiten zuten langileen ikurra zelako.
Aldaketa sakonagoak.
Itxuraren aldaketa sakonagotzat piercingak
eta tatuaiak egitea hartu dira besteak beste, aldaketa horiek ezabatzea erraza
ez direlako. Egia esan ez dira oso kasu arruntak izaten, baina eman … ematen
dira. Batzuk piercingak egitea erabakitzen dute, agian asaldatze edo errebeldia
ikur bezala, ohikotik harago joateagatik, … 70. hamarkadako punk taldekideek
halako ikurrak edukitzen zituzten, eta hauen erabilera zabaldu egin zen. Kontua
hurrengoa da. Badirudi piercingnaren kontua ez dela genero islatzatzaile bat,
gehien bat gazteen artean ematen den ohitura bat dela, bai gizon bai
emakumezkoen artean. Erabiltzaileen artean, bi motatakoak sailka genitzake;
piercinga agerian darabiltenak (euren ezaugarriak erakusteko nahiarekin) edota
piercinga ostenduta daroatenak (piercing eurentzako egin dutelako, edota
bizitza profesionalean eraginik ez izatea nahi dutelako). Taldekideen artean,
norbaitek piercingen bat eginda duela aitortu du (bularraldean, kasu honetan).
Ezagunen batek, piercingen bat egin zuela aipatu da (zilborrean, kasu honetan).
Tatuaiena beste mundu bat da.
Antzina, etnia askotako partaideek euren gorputzak marrazten zituzten.
Batzuetan artearen parte, euren artean ezberdintzeko era, besteetan erritualen
parte bezala eta inoiz tatuaia eramaten zuen pertsona besteentzat “markatuta”
gera zedin burutzen ziren. Gaur egun. funtzio erabat estetikoa burutzen dute.
Tatuaiak egiterako orduan bi eratakoak bereiz daitezke; testuak idazten
dituztenak eta irudiak. Testuetan ohikoak dira, seme-alaben izenak jartzea, edo
maite den norbaitena, baita norberarentzat oso esanguratsuak izan diren
esaldiak. Irudien artean, aniztasuna zabalagoa da. Badaude tatuaia txiki bat
daramatenak, baita gorputz ia osorik marrazten dituztenak. Piercing kasuan
bezala, tatuaiak ibilbide profesionala baldintzatuko duen tokian egitea
aholkatzen da, hau da, gehien bat, jantzien azpian gera dadila. Taldean tatua
egiteko nahia agertu da, bere ikurra izango litzatekeen irudia maraztuz.
Batzuei tatuaiak ondo geratzen zaizkiela aitortu da.
Beste aldaketa sakonagoak egitea,
ez da batere ohikoa, baina eman … ematen dira; pertsona bitxitzat eta
nabarmentzeko nahiarekin sailkatuko genituzke. Badaude bekokian, azal azpian,
puxtarri bezalako batzuk jartzen dituztenak, adarrak irudikatzeko; aurreko
haginak zorrozten dituztenak, itxura oldarkorrago bat emateko, …
Hobetzeko ebaketak.
Gehienetan, pertsonak euren
gorputzarekin nahiko eroso daudela esan behar da. Batzuk pisua murriztuko
lukete, baina hori ariketa fisikoarekin lor daitekeela uste da. Egia da,
estetikaren mundua ikaragarri garatu dela, batez ere, azalekoagoa den mundu
baten bizi garelako, gorputz gazte eta perfektuen ametsa, gero eta nabarmenagoa
da. Hori da, behintzat, filmak erakusten
digutena. Pertsonai nagusiak, gehienetan, gazte lerdenak izaten dira, ia
akatsbakoak. Lerdentasun horren bila, askok ebaketa estetikoetara eta euren
gorputzetan gehigarriak jartera joten dutenak; titien neurria handitzeko
eskatzea ez da bitxia, eta gero eta gizarte lodiago batetan, liposukzioak gero
eta ohikoagoak dira, besteak beste.
Beste alde batetik, badaude
estetikatik harago doazen ebaketak. Ebaketa plastikoak istripu edo eraso baten
ondorioz sortutako kalteak, adibidez, konpontzeko erabiltzen diren ebaketak
dira. Horrek erabat beharrezkoak ikusten dira, konpontzaileak ezezik,
terapeutikoak ere direlako.
Taldekideek ebaketa txikiak
egingo lituzketela aipatu da, erabat beharrezkoak ez badira ere; batek, begiak
egingo lituzkeela esan zuen, betaurrekoak kentzeko asmoz, baina beldurra
daukala, beste batek, betazalak murriztuko lituzkeela eta garau bat kendu, …
Azkena.
Jendearen itxuraren aurrean,
aurreiritziak izatea normala da, etorkizunean gerta daitekeenaren aurren
prestatzen gaituelako; baina, azken finean, aurreiritzi horiek gure erabakiak
baldintzatzen dituztenez, guk geuk gure etorkizuna baldintzatzen dugu,
gehienetan oinarri handirik gabeko aurre-epaiketekin. Umeek, gizartearen eragin
txikiagoa izan dutenek, ez dute itxuraren aurreko aurreiritzirik, eta guztien
aurrean antzera jokatzen dute.
Oier Zorrontzatik.