2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

111. saioa: Itzelezko QUIZ lehiaketa

 

 Ekintzen barrua, jokuek harrera on samarra izaten dituzte. Lehia dela, ikasteko aukera dela, astia, era arin baten igarotzeko dela, jarraipen ona izaten dituzte. Lehiaketak antolatzeko modurik errezenetako bat, "Quiz" tankerako jokoena da. Galdera - erantzunen formatua jarraipen egokiak izaten dituzte, unean- uneko arreta besterik eskatzen ez dutelako, eta norberaren gaitasuna. Galderak gaika sailkatuta, gai horietan, lehiakideen artean, "adituena" nor den nabarmendu daiteke. Jokoek partaide berriak erakartzeko aukera ematen dute. Leku egokietan iragarrita, oso deigarria izan daitezke. Egun horretan, Bergarako Karmelo eta Zeberioko Leire ezagutu genituen. Hamabi partehartzaile lehian egon ziren.

 Lehengo gaia, geografiaren ingurukoa izan zen, "Munduko Hiriburuak", hain zuzen.  "Riga, zein estatuko hiriburua da?", "Zen da hegoalderago dagoen estatuko hiriburua?", "Brasileko hiriburua, zein da?", "Paris, zein ibaik zeharkatzen du?", ... tankerako galderak egin ziren. Garailea, kasu honetan, Alacanteko Carlos izan zen. Gero, berak geografia oso gogoko zuela aitortu zigun.


 Bigarren galdera - sortan, nazioartean ezagunak antzezleak bereiztu behar ziren. Ezagunenen artean, Julia Roberts, Clint Eastwood, Leonardo DiCaprio, Enma Watson agertu ziren. Jokuari nolabaiteko maila emateko, hain ezagunak ez ziren, beste batzuk plazaratu ziren, hala nola, Sophie Turner, Lupita Nyong'o, Lena Headey, ... Bigarren honetan, irabazlea Victoria izan zen. Estatu batuetan bizi denez, "Star system" hori, ezagunagoa izan dezake.


 Azken multzoa, "Euskal Musika"ren inguruko galderek osatu zuten. azken atal honetan, lehia ez ezik, musika ona entzuteko aukera izan genuen. Musika eta talde mota anitzak agertu ziren, hala nola, klasikoak (Benito Lertxundi, Xabier Lete), gaur egungoak (Huntza), Rockaren sasoikoak (Zarama, Delirium Tremens), erromantikoak (Lugarri, Sorotan Bele) eta abar. Azken honetan, saria Zeberioko Leirek eraman zuen.

Leire, eskuratutako sariarekin.
 

 Jagi Hadi Mundura elkarteak eskerrak eman nahi dizkie partartaideei, eta antolatuko diren hurrengo jokoetan, jende orori parte hartzea eskeini nahi dizue. Jokalari, erronka onar ezazu!


Oier Zorrontza.

2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

109. saioa: HERIOTZA

109. saioan, heriotza gaitzat hartu genuen, eta 22 pertsona elkartu ginen horri buruz hitz egiteko, beti legez,  euskaraz. 

Saiorako gonbitean, “Ah! Ez dago zertan doluzko-jantzirik soinean eraman beharrik” esan zigun Luisek eta kriston arrakasta izan zuen gonbiteak!

Horrela hasi zen gure saioa, Luis moderatzailaren eskutik: “Bizitza berak dakar, bai edo bai, heriotza. Bata bestearekin lotuta dago. Hala eta guztiz, oro har, uko egiten zaio gai honetaz hitz egiteari, gaia tabua da.

Munduan zehar, hamaika erritu daude, azkeneko agurra emateko, gurekin bizi izan denari. Erlijioak badauka zerikusia erritu mota hauetan”.

Victoriak, taldeko kide berri batek, Boisen bizi denak,  Boiseko hilerriari buruz hainbat gauza kontatu zigun. Hemen duzue aipatutako bideoa:

EUSKALDUNEN HILERRIA

Gaia mamitsua izan zelakoan, hona hemen, Luisek jorratzeko proposatu zizkigun ataletariko batzuk.

Heriotza zer den eta zer gertatzen den heriotzaren ondoren. Hilerrira joaten garen, Domu Santu edo Santu Guztien egunean edo noiz.

Nola hiltzea gustatuko litzaigukeen eta, nolako ospakizuna gustatuko litzaigukeen.

Organoak emateari eta heriotza zigorrari buruzko gure ustea.

Heriotzaz pentsatzen/hitz egiten dugun, "heriotza batzarrak" ezagutzen ditugun.

Heriotzarengandik hurbil egon garen noizbait, besteak beste.


Ikusi genuen legez, zertaz hitzeginik izan genuen; izan ere, motzegia egin zitzaigun talde txikietan egon ginen denbora, eta talde handian ere, denon artean komentatzeko aukera ere izan genuen.

Bukaerarako, Luisek galdera bitxi batzuk prestatu zituen, saioaren amaieran, barre pixkat bat edo asko egiteko.

Irudikatu zure agurra ikusteko aukera daukazula, nonbaitetik, eta zure hurbilenekoekin batera hauek ikusten dituzula: 

  • Zure bikotearen atzetik beti aritu dena, zure bikotea besarkatzen ikusten duzu .
  • Azkeneko bost urteetan agurtu ere ez dizun auzokoa, negarrez doluminak emanez.
  • Hiru mila euroko zorra dizun “laguna”.  
  • Zure ezkutuko maitalea, zotinka negarrez eta zure antza itzela (berdin-berdina) daukan hamar urteko ume bat eskutik oratuta

   Ordu beterako berbizteko aukera izango bazenu, norengana joango zinateke lehenengo eta zer esango zenioke? Eta gero norengana? Eta gero? Zergatik?


zeri so hago, eroa?

horixe epitafioa


Egilea: JHM ekimenzaleok