2020(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

63. saioa: PORTUGALETEKO FESTA BAT (GORKA)

Aurreko saio batean Gorkaren eskutik jaiei buruz berba egin genuen, eta astearte honetan ere beste jai batzuk ekarri ditugu gure saiora.

Portugaleten lau festa daudela kontatu digu Andonik lau santuren izenez: irailean San Nicolas, uztailean “Virgen de la Guia”, San Roke abuztuan, eta badago beste bat  San Noé izenekoa ere, mozkorren patroia omen dena. 70.hamarkadaren bukaeran sortu zen San Noé jaia "Bardin da" koadrilari esker. Koadrilako kide bat, Pojojo, oso pertsona jakitun bat, Kaxarranka dantzan egiten den bezala, kai zaharretik Arana tabernako balkoira eramaten zuten, eta leku hartatik herriko jendea beindekatzen zuen ardoarekin.

Abesti bat ere abesten zen:

San Noé el patrón más elegante

nunca avisa cuando se va a mamar.

En las fiestas es acojonante

y además es patrón del Bardin Da.

http://monografiashistoricasdeportugalete.blogspot.com/2012/04/bardin-da-una-cuadrilla-historica-de.html


Ainararen eskutik Irungo festak ezagutu ditugu: San Martzialak ekainean 30ean ospatzen dira eta  desfile bat egiten da: alardea. 19konpainiatan bananduta 8000 soldaduk eta 19 kantinerak parte hartu zuten azken alarde tradizionalean. Parekide alarde bat ere badago, eta 1800 pertsonaz osatutako 11 konpainiak  hartu zuten parte. 

1996an emakume talde batek parte hartu nahi izan zuen eta jendea ez zegoen ados. Geroztik bi alarde paralelo ospatzen dira, bata gizonen alardea, eta bestea alarde parekidea, edonork parte hartu dezakeena. Irungo alkateak alarde tradizionalean hartzen du parte normalean.

Parte hartzeko, alardeko juntari eskaera egin behar zaio.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2371250/irun-alardea--alarde-mistoa-eta-tradizionala-san-martzial-egunean/  ekainaren 30ean


Tandilgo Beak Ama Birginaren eguna ospatzen dela bere herrian kontatu digu, eta desfile bat egiten dela. Buenos Airesen santu ezberdinak daudela aipatu du eta haien artean, San Nicolas eta Ama Birjina, famatuena, Lujan birgina ere aipatu du. Orokorrean, santuen egunak ez dira ospatzen Argentinan. Baina Argentinako euskal etxe bakoitza jai batetaz arduratzen da eta San Ferminak, San Inazio eta San Sebastian ospatzen dira, besteak beste. San Ferminak Tandilen ospatzen dituzte, abesbatza eta dantzariek parte hartzen dutelarik. Eta San Jabier egunean, Euskararen egunean, afari bat prestatzen dute ikasleekin.


Centro Vasco Gure Etxea - Tandil. (2015). Olazabal, I. Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=3mMoRDbffkY

Euskal Herriko jaiak oso parte-hartzaileak izaten dira, eta kalean jende anitz egoten da. Herrian zehar gauza asko egiten da jendeak parte hartzeko. Esan behar da euskaldunak mozorrotzeko eta jaietarako prest egoten direla beti. Oierrek Durangon mozorro eguna sortu zela kontatu digu, Fausto deunaren jaia. Goizean goizetik durangarrak eta inguruetako jaizaleak mozorroak jantzita ibiltzen dira.

Hona hemen irudi batzuk:

https://anboto.org/durango/1445106186346-durangoko-mozorro-eguna-iruditan 

Zorrontzako jaien berri ere ekarri digu Oierrek. Herriko jaiak, Karmengo jaiak dira eta uztailaren 15etik (Karmengo Andra Mariaren egunaren bezpera) uztailaren 27ra (Santanatxu eguna) ospatzen dira. Oso jai luzeak dira baina esan behar da egun hauek oso garrantzitsuak direla herrian. Danborrada pertsona heldu eta umeentzat egiten da, baita koadrilen desfilea ere. 

70. hamarkadan jaiak herrikoi bihurtu ziren Jai Batzorde bati esker, udalaren laguntza barik. Baina Udal demokratikoak osatu ondoren, udala eta Koadrilen Batzordea elkarlanean hasi ziren herriko jaiak antolatzeko.

"San Pijonak" jaiak ere ezagutu ditugu. Eubako jaiak ziren, talde batek sortutakoak, eta bizikleta-lasterketa sortu eta antolatu zuten. Festaren izena "San Pijón", beraien tabernaren izen berbera, zen. Irailaren lehenego domekan egiten zen eta oraindik ere jai horiek ospatzen dira.

https://ahotsak.eus/amorebieta-etxano/pasarteak/amo-016-002/


Andreak bere herriko jai nagusiari buruz egin du berba. Uruguaiko inauteria munduko luzeena da (40 egunekoa); desfileak egiten dira (murgak, parodistak, konparsak, humoristak, "revista"). Auzo guztietan tabladoak ipintzen dira. Tabladoak ezenarioak dira eta han inauteriko taldeak aurkezten dira gauero. Hilabete osoa irauten dute inauteriek eta tabladoetan txosnak ere jartzen dira, non janaria eta edaria saltzen diren, besteak beste. Aurpegia margotzeko ohitura ere badago eta jendeari, batez ere umeei, aurpegia margotuta eramatea gustatzen zaie. Bestalde, badago txapelketa nagusi bat Udako antzokian eta jende askok hartzen du parte. Martxoaren hasieran jakiten dira txapelketa honen emaitzak eta jaiak ospatzeko egiten dira txapeldunen inguruetan.

Uruguaiko inauteriei buruz dokumental labur bat:



Uruguay Natural Tv. (2016,6,29). El Carnaval en Uruguay. Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=GyVnEBZWy18 








2020(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

62. saioa: Norbere herri edo inguruari buruzko bideotxo bat grabatu eta komentatzea

 62. saio honetan 12 bat pertsonak hartu dugu parte.

Hasteko proposamen bat bota du Andonik, gure elkarrizketarako hizpidea izan daitekeena. Norbere herri edo inguruari buruzko bideotxo bat grabatu eta komentatzea, eta ideia ona iruditu zitzaigun. Anik ere bota zuen bere proposamena, teknologia berriak, eta bereziki sare sozialak, gauden egoeran hainbeste erabitzen gabiltzanak, hain zuzen ere. Ideia hori ere egokitzat jo dugu.

Oierrek txokokoen batzarra duela aipatu duenean, Euskal Herrian hain ugari ditugun txokoei buruz berba egiteari ekin diogu. Esaterako 1000 biztanle inguru dituen Muxikak 6 txoko ditu, auzo bakoitzean bat. Aipatu dugu baita ere txoko hauetako askotan gizonezkoak bakarrik izan daitezkela bazkide, nahiz-eta azken aldian emakumezkoak ere onartuak diren; kasu honetan ere generoen arteko berdintasunak  aurrera egiten duen seinale.

Txokoen kontua dela-eta Muxika-Ariatzako txokoan egiten den txerri hitzea aipatu du Luisek eta horren inguruan egiten diren auzo afariak.  Eta horrek eroan gaitu euskal baserri askotan egiten ziren txerri hiltze zeremoniaren inguruan hitz egitera: hamaiketako gibel jana, odolosteak edo buskantzak auzoen artean banatzeko ohitura eta abar. Hau dela eta, aipatu dugu baita ere Pernando Amezketarraren pasadizoa, Ainarak hain trebeki interneten bilatu duena.   

https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/M/MujikaPernando020.htm

 

Halloween ospatzeko ohiturari buruz

Denborak aurrera egin ahala, Andreak Halloween eguna dela aipatu du eta horrek ere zer esan ugari eman digu.

Halloween, Gau Beltza edo Santu Guztien bezpera, urtero urriaren 31n munduko leku askotan ospatzen da. Halloween hitzak jatorri ingelesa du eta All Hallows Evening - "Santu Guztien arratsaldea" esan nahi du. Eta kristau egutegiaren Santu Guztien Egunaren besperan ospatzen da.

Jai honen jatorriari buruz iritzi ezberdinak daude; ikerlariek zeltak, paganismoa, Samhain (udaren amaiera) eta kristautasuna aipatzen dituzte hainbat ikerketetan.

Euskal Herriari dagokionez, Santu Guztien Egunaren ospakizuna egiten zen XX. mendera arte. Kuiak edo kalabazak, patatak, erremolatxak zein arbiak husten ziren eta kandelak jartzen ziren barruan. Elementu hauek baserriz baserri erabiliz eta mozorrotuz eskean ibiltzen ziren neska mutilak. Horrela gaztaina erreak, intxaurrak, frutak eta abar eskuratzen zituztelarik. 

Ameriketako Estatu Batuetan Halloween ospatzeko ohitura hau errotuta dagoen lekua da. Mozorrotzea, goxoki bila ibiltzea, beldurrezko ipuinak kontatzea eta beldurrezko pelikulak ikustea dira egun horretako ohiturak.

Teknologia berrien eskutik Hego Amerikara ere azkar iritsi zen atzerritar ohitura hau, eta kontsumismoarekin batera umeak izaten dira jai honetako bezero berriak. Kasu honetan kuiak ez dira husten, plastikozkoak baitira eta goxokiez betetzen dituzte umeek. Supermerkatuek eta denda gehienek ohituratzat hartu dute Halloween, gehiago saltzeko asmoz. Egun horretan mozorroak erabiltzen dituzte umeak eta etxez etxe ibiltzen dira goxokien bila. "Saria ala ziria" (ingelesez trick or treat) esaten dute etxez etxe edo dendaz denda joaten direnean. 

Alemanian ere Halloween ospatzeko ohitura badago. Kalabaza asko landatzen da eta kalabaza txikiak jartzen dira leku askotan. Maiderren esanetan, goxoki bila ibiltzen da ume asko, mozorrotuta. Ez da bertako ohitura, baina gero eta gehiago egiten da. 

Euskal Herrian nola ospatzen zen entzun daiteke bideo honetan

Joseba Aurkenerenaren ustez, "Gau beltza aspaldi ospatzen zen Euskal Herrian, Haloween ospakizun erabat yankee-a da". 

Hona hemen audioa:

https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20201030/joseba-aurkenerena-gau-beltza-aspaldi-ospatzen-zen-euskal-herrian-haloween-ospakizun-erabat-yankee-a-da


Mozorrotzea gustatzen zaigu? 

Euskal Herrian mozorrotzeko ohitura handia dago jai ezberdinetan. Koadrilak askotan mozorrotzen dira eta ondo pasatzeko arrazoi nagusia izaten da. Tolosako ihauteriak oso ezagunak dira eta lagun asko joaten da bertara urtero mozorroa jantzita.

Eskoletan ere, irakasleok, gustatu ala ez gustatu, umeekin mozorrotu ohi gara sarritan. Mota askotako mozorroak daude: dendetan erositakoak, etxean egindakoak, lankideekin sortutakoak... Ondo pasatzeko  eta elkarrekin ospatzeko laguntzen dizkigute mozorroek. Ume garaira eramaten gaituzte eta pertsona edota pertsonaia bat izatea dibertigarria izaten da gehienetan. Sinesten ez baduzue, ikusi itzazue gure lagunen mozorroak. Bai bitxiak direla!!










Erreferentziak:

  • Klasikoen gordailua.Mujika, G. (1925). Pernando Amezketarra. Ateraldi ta gertaerak. 17.Erretorearen txerria. https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/M/MujikaPernando020.htm
  • Wikipedia. Entziklopedia askea. "Halloween". https://eu.wikipedia.org/wiki/Halloween
  • Ahotsak Ahozko Ondarea. (2017,4,28). "Halloween, euskal festa?" (Bideo artxiboa). Berreskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=roREu6fLz9M&feature=youtu.be 
  • Naiz irratia. Joseba Aurkenerena. (2020,10,30). «Gau beltza aspaldi ospatzen zen Euskal Herrian, Haloween ospakizun erabat yankee-a da».(Audio artxiboa). Berreskuratuta https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20201030/joseba-aurkenerena-gau-beltza-aspaldi-ospatzen-zen-euskal-herrian-haloween-ospakizun-erabat-yankee-a-da 


Ani eta Andrea