2021(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

88. Saioa: Esamoldeen Jolasa eta Haurtzaroko Oroitzapenak


Zortzi bat lagun bildu ginen azken saio honetan. 

 


Maizpiden ikastaro trinko bat egiten dabilen Andreak ariketa bat proposatu zigun. Berak esamolde bat esan eta besteok esanahia zehaztu behar genuen. Horrek aitzakia eman zigun ezgutzen ditugun antzeko beste esamolde batzuk plazaratzeko, Luisek, kasu, bere eskualdeko euskaran erabiltzen den “zurtz eginda” esamoldea irakatsi zigun “harritua” adierazteko. 

Gainerakoan, datozen saioetarako ideia berriak izan genituen hizpide, eta, hain zuzen ere, larunbaterako saioa prestatzeko xehetasunak eta jarraibideak argitze aldera mintzatu ginen. 

Saioa honetan datza: Aldez aurretik nork bere haurtzaroko, 4-10 urte bitarteko argazki pare bat JHMko posta elektronikora bidali. Saioaren egunean pantailan partekatu dira argazkiok eta besteok nor den igarri beharko dugu. Lehiaketa modura egin ahal da,  eta gehien asmatzen duena txapeldun da.

Ondoren, honen harira, nork bere ume garaiko pasadizoren bat kontatuko du esaldi honen hariari jarraituz: holakoa nintzela (gurasoek, besteek…) esaten zidaten... eta hariko anekdota edo biografiaren pasarte bat partekatuko dugu, esandakoaren adierazle.

2021(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

85. saioa: hitzak, oroitzapenak eta denetariko gaiak

Gaur, Oier, Marije eta Luis hiru bizkaitarrak elkartu dira eta geroago Javier elkartu da beraiekin Hondarribitik.

Hasieran, Bizkaian erabiltzen den berba bati buruz galdetu du Oierrek, “mieztu” (mehaztu). Berba batek beste bat ekartzen du eta gero etorri dira “ameu”, “olgeu” edo “jaritzi”. “Aditu” ere aipatu da eta nola Bizkaian (“aittu”) esanahi bat daukala eta Gipuzkoan beste bat azdierazi da. Javierrek “Translate”-n begiratu du mehaztu berba eta “adelgazar” bezala itzuli dio. Ez gaude ados bizkaitarrok. “Itzultzaile neuronalean” datorrenarekin bai bagaude ados, “aclarar” (zuhaitzak, fruituak, landareak,..). Baserrietan asko erabilitako berba bat da mehaztu. Hazia erein ostean, landarak ernetzen direnean, hor-hemen kendu egiten dira landareak, gelditzen direnak indartsuago has daitezen. Zuhaitzetan fruitu asko dagoenean ere kendu egiten dira garaun batzuk besteak handiagoak has daitezen.

Hegoamerikatik Maizpide barnetegira etorri direnak ere gogoratu ditugu eta pena eman digu elkartzeko aukera gutxi izateak. Ea beraien herrira itzuli aurretik elkartzeko aukera dugun!

Egia esateko, gaurko saiorako gairik prestatu gabe egon arren, hamaikatxo gairi buruz hitz egin dugu. Denetarikoari buruz aritu gara eta gai oso ezberdinaka atera dira saiora. Donostiako danborradarekin jarraitu dugu eta gero etorri dira Athletic-ek irabazitako tituloa, Estatu Batuak eta bertako lehendakari berriaren izendapena, Bitcoina, diru elektronikoa. Nola ez, bizi duguna visita, Koronabirusari buruz ere aritu gara eta hau lotu dugu jaiekin eta tabernekin. Amaitzeko, zaborrari buruz hitz egin dugu eta Marijek esan duena aipatuko dugu, bera joaten izan denean akanpatzera edo naturaz gozatzera hau esan eta egiten saiatu omen da beti: “etorri garenean baino garbiago utz dezagun toki hau”




Testua: Luis Urdaibai