2021(e)ko maiatzaren 2(a), igandea

113. saioa - INTERNETEN AUKERAZKO BIKOTEAREN BILA.

Interneten aukerazko bikotearen bila.


 Sasoi baten, aspaldi, pertsona batek, harreman bat hasterako orduan, lehenengo urratsak, kalera irtenda burutzen zituen. Elkartzeko guneak ikastetxeak, lantokiak, batzarrak, tabernak, diskotekak, kalea bera ziren, besteak beste. Lehen harremanak hurbileko pertsonekin burutzen ziren, gehien bat, edo lagun batek aurkeztuta kasurik onenean.



 Internet garatzearekin batera, sareko harremanak ugaritzen hasi ziren, lehenengoko aitzaki bat hartuta, jokoren bat, gune birtual bat (MySpace) eta abar.
Bat-bateko mezularitzarekin (Messenger), testu idatziekin, zuzeneko harremana burutzea posible egin zen. Lehenengo sareko harreman hauek, ez ziren ohikoak ikusten eta, kalean harremanak gai egiteko ez ziren pertsonak bakarrik erabiltzen zituztela, uste zen. Sare sozialen bitartez, harremanak sortzearen erraztasuna ikusita, gero eta jende gehiago joera honetara batzen hasi zen; harremana sortzea errazagoa ezezik, urrutiko jendea edota jende ezezagunarekin harremanetan jartzeko aukera ere zen. Beste alde batetik, erraztasun honek, baditu bere arazoak; esate baterako, jendeak, sarri, ez du bere benetako izaera agertzen, nortasun aldetik, zein irudi aldetik; eta gainera, askok gune hauek olgetako eta beste pertsona batzuen helburuekin jolasteko erabiltzen dituzte. Azken hau saihesteko, harremanetan jartzeko gune hauek, nolabaiteko “Premium” edo ordainpeko kontuak sortzen hasi ziren, goragoko helburuak dituzten pertsonek, helburu serioak dituzten beste pertsona batzuekin elkartzeko asmoz, horrela, gune hauetan jolasten sartzen diren pertsonak baztertzen hasi ziren (dirua ordaindu beharko dutelako eta hau ez zaie hainbeste interesatzen).Gune hauetan lortzen dena, harremanen katalisia da; hau da, erlazio hauen abiada biziaraztea; sortu, garatu, eta iraun behar ez badute, berehala deusezten dira. Pertsona isil eta lotsatientzat arnasgunea ere bilakatu dira; kalean egiten ausartzen ez direna, nabarmen ez geratzearren, sarean egiten ahalegintzen dira, inoren begiradapean egon gabe, eta ustezko bikotearen nolabaiteko jarrera baikorrarekin. 

 Gure taldeko partaideak, internet bidezko harremanetan ez dira asko saiatu. Baten bat ahalegindu den arren, ez omen ditu emaitza iraunkorrik lortu. Nahiz eta bikote berria ez sortu, adiskidetasun sendoak lortzeko balio ditzakete. 

 Adinak ere badu zeresana harremanak egiterako orduan. Nagusiagoak egiten garen heinean, baldintza gehiago jartzen dizkiogu gure aukerazko bikoteei, eta ez gara gure baldintzekin hain malguak izaten. Ustezko bikoteei jarriko genizkiokeen baldintzen artean, hurrengoak plazaratu ziren: Erretzailea ez izatea, euskalduna izatea (edo euskera maitatzea), ekonomikoki independenteak izatea, bidaiatzea gogoko izatea, kaleko bizitza gogoko izatea, gutxienezko maila kultura edukitzea (edozein gairi buruz hitz egiteko gai izatea), bere buruari buruz bakarrik hitz egiten ez duena, dantzatzea gogoko duena, seme-alabarik (txikirik) ez edukitzea, … 

 Azken finean, harremanak internetez sortzea, beste edozein era bezain baliagarria da, hobea ez bada, denboraren aurrezpena, jendea mamira doalako, lortzen da. Jendea, askeago sentitzen da nahi duena adierazteko. Gaur eguneko errealitatea dira, eta diren bezala onartuak izan behar dira. 



Sara, Montevideo eta Oier Zorrontza.
 

1 iruzkin: